XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Juran gutuzu presuala, Jenebieba bere hauraekila
eraman ditizugu oihan beltz baten barna,
Jenebiebai deklaratu eho behar guniela,
Sipoiek odria hala eman ziela,
entzun dizugu belariko Jenebiebaren kobesionia,
haren ele zuhurek desturditu gitizie biak.

A, Gollo, Gollo, Ar'eta pakaturen duk.
Herriotze latzgari hoi hik egin balinbaduk.

GOLLO
(Ikara)
Jauna, ene kuntre kexu zirela iduritzen zitazut,
zer duzun arazua esplika ezadazut.

LENPOI
Ah, Jauna, zutaz estonatzen nuzu,
letea haren eranak sinesten badutuzu.

SIPOI
Jenebiebaren izkibia duk letea huntan,
eta haren umilitatia ezagutzen diat han,
Lendri, hi ere hor hintzan badakik gaiza hoien berri,
lepua musten deiziet eraiten baduzie gezurik,
Klodion hik behar duk eni erran egia,
Drogan kosinera ihurek eho dian.

KLODION
Guk ekari ginizun estekirik Gollok txilintxautu dizu
eta Jenebiebaren ehaiteko guri odre eman dizu.

(Lendri eta Klodion biak batetan).

Ordian guk klarki ezagutu Jenebieba etzela ogendant,
eta ezkunila behar herriotze hori kuntzenitzian.